Bilboko musika bandaren udaberriko kontzertuak
2016/05/20 - 2016/06/24

19:30.

Bilbo
Bizkaia
Musika
AIPAMENAK

Bilboko udal musika bandak udaberriko kontzertuen zikloa hasiko du maiatzaren 20an eta Jose R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saioen zuzendaritzan. Kontzertuak maiatzaren 20an eta 27an eta ekainaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, ostiralez, eskeiniko dira, 19:30etik aurrera, Areatzako kioskoan.

Jose Rafael Pascual Vilaplana banda bilbotarraren zuzendari titularrak diseinatu duen udaberriko lehenengo denboraldia izango da. Maiatzaren 20ko saioa ‘Dantza eta Balleta’ izango da, eta Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara, Bilboko Musika Bandak dantzarako pentsatutako lan hoberenetako batzuk eskainiko dizkie ikus-entzuleei.

Maiatzaren 27an, Pascual Vilaplana zuzendari titularra izango da ‘Oberturak Bandarako’ konpositore garaikideek idatzitako lanez osatutako kontzertua zuzenduko duena.

‘Ipuinak eta Kondairak’ izango dira hurrengo kontzertuaren protagonistak, ekainaren 3an, Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean. Ekainaren 10ean, ‘Martxa eta Polka’ helduko dira Areatzara Bilboko musika bandarekin. 17an, Pascual Vilaplanak zuzenduko du ‘Pasodoblearen Historia’ izeneko musika saioa. Bertan, ibilbide kronologikoa egingo da martxa arin ezagun horretatik.  Azkenik, denboraldiari amaiera emateko, Bilboko musika bandak eta Aiko Taldeak ‘BANDtzaldia’ ikuskizuna eskainiko dute Plaza Barrian, ekainaren 24an. 

ORDUA

19:30.

KOKAPENA
Areatzako pasealekua
Areatzako kioskoa + Plaza Barria
Bilbo
Bizkaia