Bizarro eta Saia Goiat Arrasateko gaztetxeko denboraldia irekitzen

Data

21.09.17 - 21.09.17

Lekua

Gipuzkoa - Arrasate

bizarro

Arrasateko gaztetxean ikasturte berria gogotsu hasi dute, Errotxapeako gaztetxearekin elkartasuna erakutsi, Iruñeako manifestaziora autobusa antolatu zuten aurreko asteburuan, eta oraingoan denboraldiko lehen kontzertua izango da: Bizarro eta Saia Goait. Oñatiko eta Mutrikuko talde aski berriak igoko dira eskenatoki gainera. Giroa ziurtatuta dago. Kontzertuetarako gogoak ere ageri dira aspaldian.  Zazpi euroren truke (agako.eus webgunean salgai), Gipuzkoako eszenan nabarmentzen ari diren bi talde ikusteko aukera.

Bizarro

Bizarro 2018 Oñatin (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da. Tommaso Galati (gitarra), Iñigo Palacios (gitarra), Aixibar Urteaga (baxua), Iban Idigoras (bateria) eta Aitor Regueiro (ahotsa) dira Bizarroko kideak, eta rockari ekiten diote. 2020 urtean ‘Deshumanizazioa’ lana kaleratu zuen taldeak, eta diskoa plazaratu ostean zuzenean eskaintzen ari dira beraien lana. ‘Deshumanizazioa’ lana ez dute ohiko CD euskarrian plazaratu, gurago izan dute Usb bidez banatu.

Saia Goait

Mutrikun sortutako laukotea da Saia Goait. Talde ezberdinetan jardun ostean (Keike, Kraussk…), Saia Goait izango zenari hasiera eman zioten 2017an. Entsegu lokalean kantuak mamitu eta kontzertuz kontzertu aritu ostean, 2019ko irail hasieran argitara eman zuten beraien lehen diska homonimoa 'Saia Goait'. Stoner rock eta hardcorearen zurrunbiloan ahots melodiko eta guturalak gailentzen dira. Mutrikuko gaztetxearen omenez kanta martxosoa egin zute Saia Goait taldekoek. Arrasateko gaztetxea plaza ona izango da, gazte mugimenduaren lokalen alde kantatzeko, jarrera agertzeko.

Kokapena

Arrasateko Gaztetxea
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
Arrasate. Gipuzkoa

Loturak