Biziminuto bideo lehiaketa
2018/11/05 - 2019/01/11
Zenbait herrialde
Biziminuto
AIPAMENAK

Biziminuto bideo lehiaketaren zazpigarren edizioa abian da. Bertan parte hartzeko bidali beharreko bideoek gehienez minutu bateko iraupena izango dute eta gaia, berriz, bizikleta izango da.

Lehiaketaren helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.

Film labur bat baino gehiago aurkeztu ditzake pertsona berberak, baina sari bakarra jasotzeko aukera baino ez du izango. Lanak entregatzeko epea 2019ko urtarrilaren 11era arte egongo da zabalik.

KOKAPENA
Zenbait herrialde