‘Bizitzak biziarazi’ gazte mobilizazioa
2019/06/13 - 2019/06/15
Bilbo
Bizkaia
Bilbo_gazteen_neurrira
AIPAMENAK

‘Bizitzak biziarazi’, gaur egungo hiri eredua eta gazteen lan prekarizazioa salatzeko bultzatutako gazte mobilizazioa, ekainaren 13 eta 14ean egingo da Bilbon.

Ekimena Ernai, Eragin, Bilboko sare feminista, Kaskagorri eta gazte mugimenduko beste eragile batzuk antolatu dute, «Aburtoren hiri eredua eta kapitalaren arteko loturak gazteongan sortzen duen prekarietatea» salatzeko.

Oldarraldi neoliberalak ez duela etenik adierazi dute, eta «antolakuntza eta borrokarekin» egin behar zaiela aurre.

Hilaren 13an, Ksk&Roll ekitaldiarekin hasiko da programazioa, Bilbiko plazan 19:19ean.

Ekainaren 14ean, berriz, agitazio tailerra eskainiko da goizeko 11:11ean, Gurpildun martxaz jarraitua. 15:15ean bazkaria izango da, musika akustikoaz lagunduta.

Azkenik, ekainaren 15ean Gasteizen izango den mobilizazioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. 

KOKAPENA
Bilbo Zaharra Kalea, 13
Bilbiko plaza
Bilbo
Bizkaia