Bizkaidatz literatura lehiaketa

Data

20.07.01 - 20.09.17

Lekua

Bizkaia - Bilbo

escribir

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Literatura lehiaketa jarri du abian, hamabigarrenez, bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko helburuarekin.

Ohi den bezala, lehiaketa honetara aurkezten direnek bi idazlek proposaturiko bi istorioei jarraitutasuna eman beharko diote, eta bertako trama eta egoeretara egokitu beharko dira. 
Aurtengo edizioan, Idoia Barrondo Etxebestek ‘Ikigai’ izeneko euskarazko istorioaren hasiera idatzi du, eta Juan Infante Escuderok, berriz, ‘El misterio del testamento ológrafo’ gaztelaniazko istorioaren hasiera proposatu du.

Hamasei urtetik gorakoek har dezakete parte eta gutxienez hamabi eta gehienez hamabost orrialdeko luzera duten lanak aurkeztu behar dituzte. Idazalanak bidaltzeko epea irailaren 17ra arte izango da zabalik.

Kokapena

Biblioteca foral de Bizkaia
Diputazio Kalea, 7, 48008
Bilbo. Bizkaia