Bizkaidatz X. Literatura Saria: ‘Istripua’ eta ‘Escape’ abiapuntu
2018/05/22 - 2018/09/20
Bilbo
Bizkaia
Bizkaidantz
AIPAMENAK

Irailaren 20ra artea egongo da zabalik X. Bizkaidatz Literatura Saria, euskarazko zein gaztelaniazko ataletan. 16 urtetik gorako idazle bizkaitarrentzat irekita dago lehiaketa eta lurraldeko biztanleen sormen literarioa bultzatzea du helburu.

Lehiaketa irabazleek 1.500 euroko saria eta diploma eskuratuko dute euskarazko zein gaztelaniazko ataletan; atal bakoitzeko bigarren sailkatuek 500 euro eta diploma jasoko dute eta finalistek diploma bana jasoko dute.

Lehiaketa honetan, gaur egungo idazle batek hasitako kontakizun bati jarraipena ematen dioten literatura-kontakizunak aurkeztu ahal izango dira; beraz, hasiera horretara, haren pertsonaietara eta egoeretara egokitu behar dira kontakizunak.

Aurtengo deialdian Bernardo Atxagak idatzitako ‘Istripua’ izango da abiapuntu euskarazko lehiaketan eta Itziar Minguez Arnaizen ‘Escape’ gaztelaniazkoan. Euskarazko kontakizunaren hasiera aukeratuz gero, kontakizunak euskaraz jarraitu beharko du; gaztelaniazkoa aukeratuz gero, berriz, gaztelaniaz.

Narrazioek, gutxienez, 12 orrialdeko luzera izan beharko dute, eta, gehienez, 15. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake eta euskarazko edo gaztelaniazko kontakizunak aurkez ditzakete.

Gaztelaniazko atalean parte hartzen duten egileek Bizkaian jaiotakoak edo erroldatuta egon behar dute.

Eskabideak eskuz edo postaz aurkeztu behar dira, Laguntza Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan (Diputazio kalea, 7, 48008-Bilbo).

 

KOKAPENA
Diputazio kalea, 7
Bizkaiko Foru Aldundia
Bilbo
Bizkaia