Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa
2018/10/14
Santurtzi
Bizkaia
Bersto_kartela
AIPAMENAK

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa Santurtziko Serantes Kultur Aretoan izango da urriaren 14an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Arrate Illaro, Ekaitz Larrazabal Katxo, Eneko Abasolo Abarkas, Imanol Arrutia, Iñaki Iturriotz eta Malen Amenabar dira parte hartuko duten bertsolariak.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Gai jartzaile lanetan Oier Iturralde Atano ariko da, eta Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Jon Jaio, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izango dira epaimahaiko kideak. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira: zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso, zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso, puntua emanda bertso bi zortziko txikian, hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso, eta bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa urriaren 21ean jokatuko da Zornotza Aretoan, eta Aitor Esteban, Ander Elortegi, Ander Ucelay, Inazio Vidal, Txaber Altube eta Unai Mendiburu ariko dira. Kanporaketa fasearen ondoren finalaurrekoak jokatuko dira, eta, azkenik, finala abenduaren 15ean jokatuko da.

Urriaren 6an abiatu ziren Txapelketako finalaurrekoak. Imanol Uria izan zen garaile udagoieneko lehenengo kanporaketan.


Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu zuen puntu gehien batzea, 451,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu ziren puntuazioak:
    •    Imanol Uria Albizuri 451,5
    •    Julen Erezuma Arzanegi 449
    •    Asier Galarza Garai 448,5
    •    Garikoitz Sarriugarte Onaindia 439
    •    Paule Ixiar Loizaga Legarra 414
    •    Ion Barrocal Besga 382,5

 

 

KOKAPENA
Plaza Gabriel Aresti, s/n, 48980
Serantes Kultur aretoa
Santurtzi
Bizkaia
LOTURAK