Bizkaiko Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala, Larrabetzun maiatzaren 28an

Data

22.05.16 - 22.05.23

Lekua

Bizkaia - Larrabetzu

Eskolarteko Bertso Txapelketaren egun handiaren kartela.
Eskolarteko Bertso Txapelketaren egun handiaren kartela. (NAIZ)

Bizkaiko bertsolaritzaren jaia egingo da maiatzaren 28an Larrabetzun. Goizean Eskolarteko Txapelketaren finalak jokatuko dira (idatzizkoa eta bat-batekoa) eta arratsaldean taldekako finalaurrekoak eta finala.

Eguerdian herri bazkaria izango da. Tiketak hartzeko azken eguna maiatzaren 19a da. Atarian daude eskuragarri 13 eurotan.

Idatzizko finalarekin emango zaio hasiera egunari goizeko 10etan. Bizkaia osoko 150 gaztetxo elkartuko dira Larrabetzuko eskolan eta osdubete inguru izango dute proposatutako ariketak egiteko.

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala 11.30ean hasiko da. Agertokian zortzi bertsolari gazte arituko dira bertsotan. Eskolarteko finalerako sailkapena 3 kanporaketetan jokatuko da: maiatzaren 9an Gernika-Lumon, Astra kulturgunean, 17.00etan; maiatzaren 16an Bilbon, Euskararen Etxean, 17.00etan; maiatzaren 18an Durangon, Kurutziaga Ikastolan, 17.00etan.

Denera 14 eta 18 urte bitarteko 30 bertsolari inguruk parte hartuko dute. Kanporaketa bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela eta gainontzekoek puntuazioz.

Larrabetzuko finalean buruz burukoa jokatzen duten bi bertsolariak, gainera, Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatuko dira.

Taldeka
 
Taldekakoari dagokionez, guztira 23 taldek eman zuten izena. Ia 200 partehartzaile ari dira.

Zorzi kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala izango dituzte jokoan. Kanporaketa fasea amaitzeko saio bakarra geratzen da eta saio horren ostean ezagutuko dira Larrabetzuko finalerako sailkatuko diren talde guztiak.

Maiatzaren 28an hauexek izango dira saioak: 16.00etan lehen finalaurrekoa, eskolan; 17.30ean bigarren finalaurrekoa, kalean; 19.00etan hirugarren finalaurrekoa, kalean.

Azken saioa 22.00etan egingo dute Hori Bai gaztetxean.

Elkartearen oinarrietako bat bertsolaritzaren transmisioan egiten den lana da, eta eta hor kokatzen ditu eskolarteko sariketak ere. «Ume eta gaztetxoak erakarri gura ditu elkarteak bertsolaritzara. Eta besteak beste, eskolarteko sariketa antolatzen da horretarako», adierazi dute arduradunek. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkartearekin batera antolatzen da.

Bizkaiko Taldekakoaren bitartez, oinarrian eragin nahi da, bertso eskolak eta eskualdeak indartuz. Horretarako gune ludikoa eskaini nahi du elkarteak. 

Kokapena

Larrabetzuko Eskola
Lehendakari Agirre Kalea, 0
Larrabetzu. Bizkaia