Bizkaiko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak
2018/04/20 - 2018/04/22
Abadiño
Bizkaia
Kartela
AIPAMENAK

Apirilaren 20, 21 eta 22an Bizkaiko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak egingo dira Abadiñoko Zelaieta auzoan. «Hamarkadaz hamarkada gure herri eta hirietako espazio okupatuen defentsan ibilli gara, proiektu ezberdinak atera ditugu aurrera eta elkarrekin artikulatzeko eta koordinatzeko saiakerak anitzak izan dira iraganean. Egun, ordea, orain gutxi arte, bazirudien gero eta gehiago belaunikatzen joango ziren belaunaldiak izango zirela zirela zetozenak, gureak. Edo are atomizatuak eta apolitikoak. Guretzat gordeta zeukaten erabateko noraez horri aurre egin eta eduki zehatz batzuen inguruan gaztetxe eta gazte asanbladok topo egiteko beharra ikusi dugu. Ez gaituzue geldituko!«, diote antolatzaileek.

«Topaketok Abadiñoko Zelaieta auzoan eta herriko azpiegitura ezberdinak erabiliko ditugu lotarako (ez ahaztu zakua eta esterila) dutxatzeko eta ekimen ezberdinak egiteko.

Egitaraua:

Apirilak 20, ostirala:

17:00 Harrera 19:00 Ekitaldia 21:00 Afaria 22:00 Kontzertua PELAX.

Apirilak 21, larunbata:

08:00 Gosaria 09:15 EH-ko agente politiko ezberdinen mahai-ingurua 11:45 Dominazio burgesa 14:30 Bazkaria 16:30 Klase feminismoa aztergai 19:00 Okupazioa praktikan (elektrizitate, iturgintza eta espropiazio tailerrak) 21:00 Afaria 22:00 Ipuin kontaketa musikatua.

Apirilak 22, igandea:

08:00 Gosaria 09:15 Erroma ekialdetik Promacos taldea (langile elkartasuna eta borroka antifaxista) 11:45 Komunismo iraultzailearen teoria 14:30 Bertso bazkaria.

 

KOKAPENA
Zelaieta auzoa
Abadiño
Bizkaia
OSAGARRIAK