Botaba euskal esamoldeen erronka
2019/11/04 - 2019/11/25
Zenbait herrialde
Botaba
AIPAMENAK

Botaba euskal esamoldeen erronkaren hirugarren edizioa abian egongo da azaroaren 4tik 25era. Labayru Fundazioak sortutako lehiaketa euskararen erabilera sustatzea du helburu, eta gazte jendeak egunerokotasunean hizkuntza modu naturalean erabiltzea.

Botaba web orrialdean proposatutako esamolde bat hartu edo bakoitzarena proposatu beharko dute partehartaileek bideo original baten bitartez.

Iban Garcia youtuberra eta Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak arituko dira embaxadore moduan. Zuzenekoak, desafioak, jolasak edo argitalpenak partekatuko dituzte erabiltzaileekin egitasmoa bukatu arte.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
LOTURAK