Broken Brothers Brass Banda Azpeitian

Data

21.07.23 - 21.07.23

Lekua

Gipuzkoa - Azpeitia

broken brass band

Uda musikarentzat garai aproposa da. Kalean egin ohi dira kontzertuak, aire librean. Baina barruan ere badaude aukera asko. Iruñeko Broken Brothen taldeko lagunena kaleko musika dela esan genazke, baina Azpeitiko Sanagustin kulturgunera hurbiltzen direnak ere dantzan jarriko dituzte ziurrenik. Sarrerak entradium plataforman eskura daitezke.

Aurreko hamarkadan Iruñean sortutako brass band bat da BBBB. Haize instrumentuen taldea da, baina ez da txaranga, ez da fanfarrea bat. New Orleanseko estiloarekin ari dira hemen, Nafarroako hiriburuan. Eta dagoeneko kontzertu asko eta hainbat disko plazaratu dituzte. Euskaraz eta haize instrumentuekin, giroa animatzen dute. Gogoeta eragin, musika sortu, aldarrikapenak lau haizetara hedatzen dituzte.

2006an Iruñean sortutako taldea da, aurretik Amama Luisa taldean aritutakoek sortutakoa hain zuzen ere. Egun, funk doinuak, gospel eta jazz uztarketa egiten dute beraien emanaldietan, eta berdin ikusiko dituzu jazz jaialdi batean, rock kontzertu batean, edo kalejira baten aldamenean, doinu eta estilo aldarrikatzailean.

2012. urtean Errabal disketxearekin beraien lehen lana plazaratu zutenetik, dagoeneko lauzpabost disko karrikaratu dituzte, guztiak argitaletxe berean, eta hainbat kolaborazio landu eta bideo ezberdinetan agertu izan dira. Euskaraldiaren kontura, grabatutako azkena gogoangarria da, beste musikari eta kantarirekin batera. Azpeitiko San Agustin aretoko kontzertua, azken urteotako lanak gogoratu, eta jaialdi eder bat ikusteko parada izango da, Iruñerrian aspaldi honetan dagoen musika giroaren islada dastatzeko, besteak beste.

Kokapena

Sanagustin Kulturgunea
Plaza Nagusia 5
Azpeitia. Gipuzkoa

Loturak