Burdinolen ibilbidea
2020/10/25
Muskiz
Bizkaia
Encartaciones
AIPAMENAK

urriaren 25ean burdinolen ibilbidearen XII. edizioa egingo da, noski, egungo osasun-egoerara egokituta. Hamabi kilometroko ibilibde gidatua izango da, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta pertsonen arteko segurtasun distantzia mantenduko da.

Gainera, 10 pertsonako lau talde egingo dira eta talde bakoitzak irteera ordua izango du, taldeen arteko kontaktua ekidinez.

Ibilbideari dagokionez, hasiera Muskizko San Juan plazan izango da eta, 12 kilometroko ibilbide gidatuaren ostean, Valdivian (Galdames) errota eta burdinolan bukatuko da. Ibilbidean zehar geldiune ezberdinak egingo dira, non Barbadun arroko burdinola ezberdinen aurriak aztertu eta eraikin ezberdinen historian sakonduko duten parte hartzaileek (Bado Ondero, El Pobal, La Hoya, Valdivian... besteak beste).

Ibilbidea bukatzean, autobusak berriz ere Muskizera eramango ditu hartzaileak, taldeetan banatuta.

Talde ezberdinen irteera orduak honako hauek izango dira:
- Lehenengo taldea (gaztelaniaz): 09:30
- Bigarren taldea (gaztelaniaz): 09:50
- Hirugarren taldea (euskaraz): 10:10
- Laugarren taldea (gaztelaniaz): 10:30

KOKAPENA
San Juan plaza
San Juan plaza
Muskiz
Bizkaia