Buztingintza maratoi berezia Gorbeialdean
2018/05/19 - 2018/05/20

10:00.

Elosu
Araba
Buztingintzamaratoia
AIPAMENAK

Elosuko Ollerieta auzoan dagoen Euskal Buztingintza Museoaren XXV urteurrena dela eta, Buztigintza Maratoia egingo da maiatzaren 19an, goizeko 10:00etan hasita. Ospakizun horren inguruan, ehunka katilu 24 orduz jarraian egiteko erronka jarri dute.

Desafioak 24 ordu iraungo ditu, larunbateko 10:00etatik iganderako 10:00etara eta erronkan, Museoaren arduraduna den Blanka Gomez de Segurarekin hainbat partaide izango dira: Ollerietako museoko bere ekipoko kideek; Gasteizko Arteen Eskolako boluntarioek eta EHUko Arte Ederretako fakultateko hainbat ikaslek.

Partaideek txandaka ekingo diote tornuari, 24 orduz, ez dadin gelditu egunez eta ezta gauez ere, ahalik eta katilu gehien egiteko. Publikoak ere ikusi eta animatu ahal izango ditu buztingileek 24 ordu horietan museoa irekita egongo baita.

Ikuskizuna streaming bidez zabalduko da mundu osora #Ollerias25 etiketaren bidez. Modu horretan bat egingo dute maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Nazioarteko Egunaren aurtengo leloarekin: ‘Hiperkonektatutako museoak: ikuspegi berriak, publiko berriak’.

Era berean, #Ollerias25 etiketarekin lehiaketa bat jarriko da martxan museoaren Facebook eta Twitterren bidez. ‘Zenbat katilu egin ahalko ditugu 24 orduz?’ galdera zabalduko da eta zenbakia asmatzen duenak edo gehien hurbiltzen denak Ollerietan egindako kafe-ontzi joko bat irabaziko du.

ORDUA

10:00.

KOKAPENA
Ollerieta auzoa, 9
Euskal Buztingintza Museoa
Elosu
Araba