Behobia-Donostia
2018/11/11

09:00.

Donostia
Gipuzkoa
Behobia
AIPAMENAK

Behobia-Donostia lasterketak azaroaren 11n izango du bere 54. edizioa. 30.775 lagunek eman dute izena eta emakumeen kopurua «oraindik urria bada ere» gora egin du: 7.534 dira, hau da, kopuru osoaren %24,48a. 2015ean aurten baino emakume gehiagok eman zuten izena, baina kopuru osoaren portzentaia %22,69koa izan zen. 2025ean gizon eta emakumeen presentzia berdina izatea du helburu lasterketak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2015ean jo zuten goia 34.000 parte-hartzailerekin, eta ordutik kopurua pixkanaka gutxitu bada ere, bosgarren urtez jarraian 30.000ko langa igarotzea lortu dute.

Era berean, hirugarren urtez jarraian, 41-45 urte bitarteko pertsonen parte-hartzea izango da nagusi, baina antolatzaileek nabarmendu egin dute 21 eta 30 urte bitarteko gazteen kopuruak egin duela gora.

Korrikalari gehienak Gipuzkoakoak dira (7.406) eta bigarren postuan agertzen dira Katalunia (5.115) eta Madrildik etorriko direnak (4.173). Bizkaitik 2.175 korrikalari gerturatuko dira, Nafarroatik 1.662 eta Arabatik, berriz, 763.

ORDUA

09:00.

KOKAPENA
Irun-Donostia
Donostia
Gipuzkoa