‘¡De película!’, zine-musika Hollywoodeko izarrekin

Data

22.09.01

Lekua

- Donostia

‘¡De película!’ irailaren 1ean izango da Donostiako Kursaalen.
‘¡De película!’ irailaren 1ean izango da Donostiako Kursaalen. (NAIZ)

Irailaren 1ean, 20.00etan, Kursaal Auditoriumean, Euskadiko Orkestra zinemaz jantziko da film arrakastatsuenetako batzuen soinu-bandak interpretatzeko. Sarrerak salgai, 25 eurotan.

‘¡De película!’ zinema-musikako ikuskizuna da, adin guztientzakoa, eta zinema-proiekzio orotan ‘ikusezinak’ diren elementuekin jolasten du: musika eta pertsonaien ahotsak. Jordi Brau eta Luis Posada aktore bikoiztaileei esker, Hollywoodeko protagonista nagusiek kontzertu honetan parte hartuko dute. Beren ahotsen efektu oroitarazleak, Euskadiko Orkestraren interpretazio musikalarekin eta irudien proiekzioarekin batera, film garrantzitsuetara eramango gaitu, besteak beste, ‘Karibeko piratak’, ‘Titanic’, ‘The Mask’, ‘Erregearen hitzaldia’, ‘Forrest Gump’ eta ‘Mission: Impossible’.

Valleseko Orkestra Sinfonikoak sortu zuen proiektua, harekin batera joateko propio idatzitako gidoi batekin, eta arrakasta handia izan du dagoeneko aurkeztu den kontzertu-areto guztietan. Orain Euskadiko Orkestrak kontzertu-formatu original eta desberdin hau hartuko du bere gain Donostian irailaren 1ean egingo den hitzordu bakar honetarako.

Jordi Brau Sean Penn, Nicolas Cage, Kenneth Branagh, Dennis Quaid, Robin Williams, Tom Cruise, Daniel Day-Lewis, Roberto Benigni eta Tom Hanks aktoreen bikoizlea da, besteak beste. Bestalde, Luis Posadaren ahotsak Johnny Depp, Jim Carrey, Adrien Brody, John Cusack edo Leonardo Di Caprio aktoreak interpretatzen ditu. Beren lokuzioa gaztelaniaz izango da, euskarazko azpitituluekin.

Kontzertuak Ruben Gimeno EGOren (Euskal Herriko Gazte Orkestra) zuzendaria izango du buru.

Sarrerak 25 eurotan daude salgai, euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan. Euskadiko Orkestrako abonatuek 20 euroko prezio murriztuan eskuratu ahal izango dituzte sarrerak (gehienez bi).

Kokapena

Donostia
Kursaal
Donostia.