Debako 36. Udako Musikaldia
2019/08/01 - 2019/08/29
Deba
Gipuzkoa
Debako_musikaldia
AIPAMENAK

Debako 36. Udako Musikaldia abuztuaren 1tik 29ra bitartean izango da. Kontzertu guztiak 20:00etan egingo dira Santa Mariaren elizan.

Lehenengo kontzertua Duo Sarasatek eskainiko du 1ean, Jonathan Mesonerok (bibolina) eta Mercedes Medinak (pianoa) osatutako taldeak. 2016 urtean sortu zenetik errezital ugari emandako bikotea da. 

Bigarrena, 8an, Lucie Zakova organistak eta Koruko Andre Mariaren Musika Kaperako hainbat bakarlarik eskainiko dute, Andoni Sierraren zuzendaritzapean.

22an Urval Ensembleren txanda izango da, 2002. urtean Zumaiako Klarinete Maratoiaren baitan sortutako taldea.

Azkenik, 29ean esango zaio agur musikaldiari, Miren Urbieta (sopranoa) eta Ruben Fernandezen (pianoa) eskutik.

KOKAPENA
Plaza Zaharra, 7
Andra Mari eliza
Deba
Gipuzkoa