Deustuko II Trikijaialdia
2019/10/19

Egunean zehar.

Bilbo
Bizkaia
Triki
AIPAMENAK

Deustuko trikijaialdiaren bigarren edizioa egingo da urriaren 19an Deustun. Jaialdiak hainbat ekimen izango ditu egunean zehar: Kalejira trikitilariekin (11:30-13:30), dantzarako erromeria Bihotz Alai, Mikeldi eta Gure Herriaren eskutik (14:00-15:00), bazkari herrikoia (15:00), trikitixa emanaldiak (17:30) eta erromeria gonbidatu bereziekin (20:00). Goizeko 11:00etatik azoka ere egongo da Done Petri plazan.

«Izan ere, instituzioetatik hainbeste ikuskizun pasibo eskaintzen diguten garaiotan, asko ikusteko eta gutxi parte hartzeko, faltan botatzen genituen gure auzoan: partaidetza, ekintza, festa, elkarlana, ondo pasatzea…», diote antolatzaileek.

Egunean zehar bildutako dirua zuzenean 11/13 makroepaiketako gastuak betetzeko izango dira. Eta jaialdian zehar Roberto Noval, Naia Zuriarrain, Atxarte Salvador eta Eukene Jauregi, Madrilen irailaren 16an epaitu dituzten 47en arteko lau Deustuarrak, egongo dira.

ORDUA

Egunean zehar.

KOKAPENA
Deustu
Bilbo
Bizkaia
OSAGARRIAK