‘Distinción. Moda argazkilaritzaren mende bat’, Balenciagan
2018/10/09 - 2019/01/27
Getaria
Gipuzkoa
ETIKETAK: Balenciaga
Distincion
AIPAMENAK

Getariako Cristobal Balenciaga Museoak ‘Distinción. Moda argazkilaritzaren mende bat’ izeneko erakusketa zabalduko du urriaren 9an. Bartzelonako Museu del Disseny diseinu museoak ekoitzi du erakusketa, eta Kataluniako museoak azken urteotan sortutako moda argazkilaritzako bildumaren zati handi bat egongo da ikusgai.

Azken 100 urteetako Estatuko argazkilaririk garrantzitsuenek egindako 107 irudi biltzen ditu erakuisketak. Besteak beste, Juan Gyenes, Oriol Maspons, Manel Esclusa, Maria Espeus, José Manuel Ferrater, Antoni Bernad, Manuel Outumuro, Bèla Adler & Salvador Fresneda, Txema Yeste, Eugenio Recuenco edo Sergi Jasanadaren lanak nabarmentzen dira.

‘Zein izan dira, denboran zehar, moda argazkilaritzaren ezaugarri komunak?’; ‘Zer bilakaera izan du?’; ‘Zergatik sortzen du horren lilura handia?’ moduko galderak azaltzeko, Juan Naranjo erakusketako komisarioak gaztelaniako «distinción« kontzeptua hautatu du, euskaraz duen zentzu bikoitza erabilita: dotoretasuna, modaren berezko ezaugarrietariko bat, eta desberdintasuna edo berezitasuna, abangoardia artistikoekin lotuta.

Aurkezpen ekitaldian egongo dira Juan Naranjo erakusketako komisarioa, Silvia Ventosa Bartzelonako Museu del Disseny museoko Ehungintza eta Moda Saileko arduraduna eta erakusketaren komisario laguntzailea eta Miren Vives Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria.

KOKAPENA
Aldamar Parkea Parkea, 6, 20808
Museo Balenciaga
Getaria
Gipuzkoa
LOTURAK