Dock Of The Bay jaialdia
2019/01/07 - 2019/01/12
Donostia
Gipuzkoa
Dock
AIPAMENAK

Donostiako Dock Of The Bay Musika Dokumentalen Jaialdiaren hamabigarren edizioa urtarrilaren 7tik 12ra bitartera egingo da. Aurreko edizioetan bezala, hiriko pantailak beteko ditu jaialdiak nazioarteko musika dokumentalaren onena eskaintzeko.

Sail ofiziala izango da berriz ere ikusle gehien bilduko dituena. Orotara bederatzi lan proiektatuko dira sail honetan: ‘O espírito de Pucho Boedo’ (Lois Patiño), ‘Cantares de una revolución’ (Ramón Lluís Bande), ‘Milford Graves: Full Mantis’ (Jake Meginsky, Neil Yung), ‘Basahaideak’ (Elsa Oliarj-inés), ‘Hello Hello Hello’ (Fred Riedel), ‘Lou’ (Usua Garin, Andrea Lopetegi, Izotz Barrio), ‘Bixa Travesti’ (Claudia Princilla, Kiko Goifman), ‘Els ulls s’aturen de créixer’ (Javier Tomás García) eta ‘La estrella errante’ (Alberto Gracia).

Dock of the Bayren edizio «hausnartuena, aztertuena eta landuena» da hamabigarrena. Bederatzi film lehiatuko dira sail ofizialean, Dock Live sail berriak ikus-entzunezkoak eta zuzeneko musika uztartzeko ahalegina egingo du, kontzertuak izango dira, bai eta mintegiak ere.

«Kontakizunak gure barruetan geratzea, kontakizun horiek gu harrituta uztea eta zine dokumental musikalari berari ikuspegi desberdinetatik heltzea, hori da gure asmoa. Horregatik ekarri nahi izan ditugu Dock of the Bay honetara begirada berri horiek, bizitzako historia liluragarriak zeharkatu eta zirrara eragiten diguten formatuekin jolas egiten dutenak», zehaztu dte antolatzaileek.

Atal berria ere estreinatuko du jaialdiak: Dock Live. Bertan, proiekzioak eta zuzeneko musika uztartuko dira. Aurrerapen gisa, urtarrilaren 4an Elle Belgak ‘The Hill’ filmerako konposatutako soinu banda interpretatuko du zuzenean, hilaren 8an Mursegok gauza bera egingo du ‘Respirar, correr, mirar’ filmerako konposatutakoarekin eta, 9an, La Habitación Roja-ko Jorge Marti eta Pau Rocak akustikoan emango dute ‘In The Middle of Norway’ filmeko soinu banda.

Urtarrilaren 10, 11 eta 12an zuzeneko kontzertuak izango dira Dabadaba eta Convent Gardenen (King Khan and Bbq Show, Axel Casas, Sugar & Spice, Miqui Puig eta Arbi Squad izango dituzte protagonista) eta «diskurtsoak horren likidoak, zatikatuak diren garai honetan errelatoak duen garrantziaz» gogoetatzeko mintegia ere antolatu dute: urtarrilaren 10ean, 16.30ean, ordu erdiko aurkezpen bana egingo dute generoan aditu Marla Jacarillak, Lois Patiñok, Eduardo Guillot-ek eta Elena Setienek, eta 19.00etan, Aaron Rodriguezek gidatuta, mahai inguruan bilduko dira.

Horretaz gain, Dock Of The Bay egitarauaren barruan egiten diren mintegiak ez dira faltako beste behin ere. Teoriko, kritikari eta zinemagileek zinema dokumentalari buruz eta zenbait gairi buruz hausnartzeko erabiliko dute mintegia, hala nola kontakizunaren egokitasuna musika dokumentaletan, dokumental horiek literaturarekin, antzerkiarekin edo arte ederrekin dituzten loturak, eta haien egiturak, anomaliak eta transmisioak.

KOKAPENA
Donostia
Gipuzkoa