Doctor Deseoren Maketoen Iraultza Ondarroan

Data

22.11.26 - 22.11.26

Lekua

Bizkaia - Ondarroa

Doctor Deseo taldearen egungo talde formazioa
Doctor Deseo taldearen egungo talde formazioa (Doctor Deseo)

Azaroren 26 gauean Doctor Deseo taldea Ondarroako Beikozini aretoan ariko da zuzenean ‘Maketoen iraultza’ biraren barnean. Sarrerak dagoeneko salgai daude On-line eran Beikozini aretoaren atari digitalean. Aurrez 22 euro bailio du sarrerak. Egunenean bertan eskuratuz gero 26 euro ordaindu beharko dira. Emanaldia gaueko 22.00etan hasiko da.

Ibilibide luzeko taldea

80. hamarraldiaren hasieran abiatu zuen Doctor Deseo taldeak bere musika bidea. Euskal Rock Erradikalaren (RRV) garai indartsuak ziren, eta punk eta rock oldarkorra nagusi zen gure agertokietan. Doctor Deseoren proposamena bestelakoa zen, agian, RRV baino oldarkorragoa, baino musikalki bste norabide batean beti ere. Disko bakoitzean zaletuak pilatzen joan zen taldea eta 90 hamarraldirako talde esanguratsua zen dagoeneko gure musika eszenan. Etenik gabeko musika bidean diskoak eta zuzenekoak uztartzen joan da bilboko banda, eta nortasunik galdu gabe, disko bkoitzean berrikuntzak eta norabide berriak izan dira.

Maketoen Iraultza

Doctor Deseoren jarduna gaztelaniaz izan da nagusiki, baino azken diskoetan beti sartu izan dute euskarazko abestiren bat. 2019an, euskarazko kantuak batu, eta ‘Maketoen iraultza’ diskoa kaleratu zuen bandak, izen bereko abestia sortzearekin batera. Diskoak bira berezi bat ekarri zuen, eta hauxe izango da Ondarroan taularatuko dutena. Emanaldiaren lehen zatian euskaraz abesturiko kantuak izango dira nagusi, eta bigarren zatian taldearen klariko guztiak entzuteko aukera izango da.

Kokapena

Beikozini aretoa
Beikozini
Ondarroa. Bizkaia

Loturak