Dokumental eta zinema kurduaren VI. zikloa azaroaren 14tik 28ra Bilbon
Data
22.11.14 - 22.11.28
Lekua
Bizkaia - Bilbo

Dokumental eta zinema kurduaren VI. zikloa azaroaren 14tik 28ra egingo da Bilbon.
Hilaren 14an ekingo zaio egitarauari ‘Arrain txiki beltzak’ lanaren proiekioarekin. Filmak Turkiako hego-ekialdean (Bakur, Ipar Kurdistan) 198ko hamarkadan bizi izan ziren haurren lekukotasuna dokumentatzen du, eta hainbat gazte eta umerengan bizitako esperientziak eta eragindako sentimenduak azaltzenditu, biziari artez, heziketaz eat produkzioz eusten diotenak, minaren gainetik. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da euskarazko azpitituluez lagunduta.
Azaroaren 21ean ‘Voisins’ filma eskainiko da. 1980ko hamarkadaren hasiearn Siriako mugako herrixka batean Sero txikiak bere lehen eskola urtea bizi du. Irakasle bortitz baten etorrera, Hafez el-Assaden erregimena gurtzen duena, bere bizitza markatu du. Heriotzak hurbietik jarraitzen dio haurren bihotzean sortutako gorrotoari, Serok eta bere familiak auzokide juduekiko hautu mingarri bati aurre egiten dioten bitartean. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelerazko azpitituluez lagunduta.
Azaroaren 28an ‘Song of My Mother’ lana ikusteko aukera izango da. Ama baten eta bere semearen istorioa kontatzen du, amaren ametsetako abesti baten ildotik. Biek Tarlabasiko auzotik alde eginb ehar izan duten derrigorrezko bigarren migrazioa bientzat, Turkiako estatuak herri kurduaren aurka daraman estrategia errepresiboaren barruan Filmak seme batek bere ama zaharrak hormigoizko eraikinen erdian duen traumarekin eta Istanbulgo silueta berriarekin izandao borrokaz dihardu, baita bere jatorrizko herrira itzultzeko etengabeko desioaz ere. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelerazko azpitituluez lagunduta.
Emanaldiak 19.00etan dira Bilborocken. Sarrerak 3 euro balio ditu.
Kokapena
Bilborock
Mesedeetako Kaia, 1
Bilbo. Bizkaia