Donibane Lohizuneko Astronomia Astea
2019/11/25 - 2019/11/30
Donibane Lohizune
Lapurdi
Astronomia
AIPAMENAK

Azaroaren 25etik 30era bitartera Donibane Lohizuneko Astronomia Astea ospatuko da. Zinema, mintzaldiak, erakusketa eta haurrentzat ipuinak osatzen dute egitaraua, adin guztientzat prestatuta.

Dukontenia Etxean planetarium bat instalatu dute. Gainera, ipuinei dagokionez, azaroaren 29an, 18:30ean, Genevieve Puech kontalariak ‘Izarrak entzun’ aurkeztuko du frantsesez eta azaroaren 30ean, berriz, Ihintzak ‘Ilargi ipuinak’ kontatuko ditu euskaraz. Bukatzeko, azaroaren 30ean, bisitariek zeru izartua behatu ahalko dute kupula puzgarri bat izanen duen planetariumean. ‘Ilargia bere egoera guzietan’ izeneko erakusketa ere ikusgai izanen da.

Planetariuma bisitatzeko eta ipuin kontaketan parte hartzeko 0559262899 telefono zenbakira deituz lekua erreserbatzeko aholkua eman dute antolatzaileek.

KOKAPENA
Donibane Lohizune
Lapurdi