FICA, Donostiako Nazioarteko Atletismo Film Festibala
2019/11/04 - 2019/11/09
Donostia
Gipuzkoa
Festibala
AIPAMENAK

Azaroaren 4tik 9ra Donostiako Nazioarteko Atletismo Film Festibala ospatuko da. FICA-ren bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta berriz ere oroitzapen eta proiektuak trukatzeko topagunea izango da hitzordua zinemaren mundua bitartekari gisa erabiliz.

Donostiako Principal Antzokian egingo dira emanaldiak. Inaugurazio ekitaldian, gainera, Yago Lamelari egingo zaio omenaldia.

 FICA festibaleko egun bakoitzean atletismoarekin erlazionatutako gai bat landuko da. Lehiaketara aurkezten diren film laburrak, ertainak eta luzeak Aquiles sariak (urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoa) eta U23 kategoriako Aquiles saria eramateko lehiatuko dira.
 Festibalak iraungo duen egunetan, proiekzioak ikusi eta baloratzeko aukera izango da, puntuazio bat emanda; puntuazio hori erabakigarria izango da herritarren saria nork eramango duen ikusteko.

KOKAPENA
Calle Mayor, 3
Principal Antzokia
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK