Durangoko Azokaren kontzertuak, Plateruenan
Data
19.12.05 - 19.12.08
Lekua
Bizkaia - Durango

Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte ospatuko da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero.
54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta estilo ezberdinekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: ETS, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi. Ibilbide luzeko taldeak, proiektu berriak, ska doinuak, musika elektronikoa, bakarlaria, punk-rocka...
Lehenengo gaua, abenduaren 5ekoa, ETS (En Tol Sarmiento) taldearekin hasiko da, 23:00etatik aurrera. Bigarren egunean, Pello Reparazek bere proiektu berria aurkeztuko du, ‘Zetak’. Abenduaren 7an ibilbide luzeko talde bat igoko da Plateruenako eszenatokira: Arkada Social. Azkenik, azken egunean, lau eguneko maratoiaren ostean, Maider Zabalegi abeslariak disko berria aurkeztuko du.
Kokapena
Plateruena
Landako Etorbidea, 4A
Durango. Bizkaia