Durangoko Euskal Astea
2016/05/20 - 2016/06/18
Durango
Bizkaia
Euskal_astea
AIPAMENAK

Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra bitartean Durangoko euskal astea ospatuko da. Euskal kultura eta ohituren inguruko jaiak adin guztientzako ekitaldiak eskaniko ditu: pilota partidak, kalejirak, ipuin kontaketak, organo eta biolin kontzertuak, gastronomia, antzerkia eta, batez ere, dantzen jaialdiak.

Horrela, XXXIV Euskal dantzen jaialdia ospatuko da maiatzaren 21 eta 22an, Tronperri Dantza Taldeak antolatuta. 21eko saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da Andra Mariko elizpean eta bertan izango dira Muskildi (Zuberoa) eta Tronperri (Bizkaia) taldeak. 22ko saioak, berriz, 12:30ean izango du hasiera eta bertan izango dira ikusgai Donostiako Goizaldi (Gipuzkoa), Gasteizko Adurtza (Araba), Agoitz (Nafarroa) eta Donibane Garaziko Garaztarrak (Nafarroa Beherea) taldeen dantzak.

Gainera, Eskolarteko VIII pintura lehiaketaren erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 27tik ekainaren 5era bitartean Ezkurdi erakusketa aretoan.

KOKAPENA
Durango
Bizkaia
OSAGARRIAK