EHUko XIX Zientzia Astea
2019/11/06 - 2019/11/10
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Barakaldo
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba
Ciencia_naiz
AIPAMENAK

Euskal Herriko Unibertsitateko XIX. Zientzia Astea dela-eta Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon ekitaldi ludiko eta pedagogikoak egingo dira.

Azaroaren 6tik 10ra bitartean Bilbon eta Barakaldon egingo da Zientzia Astea, azaroaren 7tik 9ra Donostian, eta azaroaren 7tik 10ra Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Barakaldon, Clara Campoamor zentro zibikoan; Donostian, Tabakaleran; eta, Gasteizen, Bibat Museoan.

Antolatutako 67 lantegi eta 30 txangoen artean, gustu eta adin guztientzako ekimenak daude: itsasoari, espazioari edota dinosauroei buruzko lantegiak; bakteriak, estatistika, geologia, arkeologia edo janari intolerantziak ezagutzeko ekimenak; esperimentuak egingo dira; papiroflexia ikasteko aukera izango da; eta hirugarren adinean ariketa fisikoa nola egin erakutsiko da, esaterako.

Halaber, txangoen artean daude ibilbideak itsasontziz, hirietan dauden sekretu geologikoak aurkitzekoak, edota zientzia museotara, garraioetara edo upategitara bisitak.

Bestalde, lantegi eta txangoez gain, txokoak, erakusketak, hitzaldiak eta txikienentzako zientzia ikuskizunak ere izango dira, bai eta Zientzia Club saioak ere, hau da, umorea, musika eta zientzia batzen dituzten bakarrizketak. Gainera, aurtengo nobedadea ‘Jakinduriek mundue erreko dau’ bertso-zientzia saioa izango da.

KOKAPENA
EHU
Zenbait tokitan
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Barakaldo
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba
LOTURAK