Asteburua oparo dator Irisarrin EHZren eskutik, hiru eremutan banatuta

Data

22.07.01 - 22.07.03

Lekua

Lapurdi - Irisarri

Sepultura taldea Irisarrin izango da.
Sepultura taldea Irisarrin izango da. (WIKIMEDIA)

Irisarrin azken prestakizunetan dabiltza buru-belarri uztailaren 1etik 3ra Euskal Herria Zuzenean jaialdia ospatzeko. Pozik, pandemiari loturiko neurriek ez dutelako antolaketa mugatuko. 

Kartel erakargarria osatu dute aurtengo ediziorako. Berritasunarekin dator, kontzertuen artean DJ batek girotuko baitu pentzea. Bertan arituko dira Juanita Banana, Lee Scratch Pourri, DJ Txako, Øra eta Marko et Selectarak.

Egunez egun, horrela geratu da aurtengo egitarauaa. Ostiralean Lumi, Amorante, Delirium Tremens, Fizt & Furiuz, Sepultura, Eesaha Yasuka eta Atoem arituko dira.

Launbatean, berriz, Kilimak, Frigo, Madeleun Ann, Pasadena, Ødei, Ezpalak, Bulego, Vulk, Merina Gris eta Calling Marian igoko dira agertokira.

Eta azken egunean, igandean, honoko hauek izango dira bertan Gallu, Joseba Tapia, Ibil Bedi, Frikukn, Sofa, Ah!Kwantou, Joseba Irazorki eta Lagunak, Xutik, Niko Etxart, Hapa Hapa, eta Fusible.

Musika emanaldiez gain, egun osoan zehar animazioak egongo dira. Larunbatean Erabil Kolektiboak antolaturik euskara iniziarioarekin hasiko da eguna eta bertso musikatuak etorriko dira atzetik. Ondotik, Sarii Zirkoak bere akrobaziak eskainiko ditu eta Haatik dantza taldea ere bertan izango da. Joan den urtean bezala, Euskal Herriko hainbat raplari bilduko duen rap emankizuna ere iznaog da. Galtistaneko Orkestra txarangak animatuko du eguna.

Igandean Le Petir Thèâtre de Pain antzerki konpainiak ‘Le grand bancal’ ikusgarria eskainiko du. Zigant eta Gaiteorik, baita Rakatapunk, Kinbonbo Brass Band eta DJ Reimyk ere plaz eta pentzea girotuko dituzte. Aipatzkoak dira baita antolatzaileen esanetan Hastapenetik dantza konpainiaren ikusgarria, Dune kolektiboaren “Baltsa publique’ azken sorkuntza eta Luze eta Motz bikotearen umore saioa.

Etxeko txikienek egitarau berezia izango dute Haurren Xokoa.  

Antzerkia

Aurtengo bigarren berritasuna antzerkiari dedikaturiko leku berezi bat izanen dela da, horren bitartez kultur adierazpide horri leku gehiago eman nahi zaio.

Gogoetarako aukera ere izanen da, Ospitalean tailer, hitzaldi eta mahai-inguru andana izanen baitira. Gaur egungo erronkei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada izanen da, besteak beste euskara, gerlak, populu autoktonoen zapalkuntza eta eritasun mentalak izanen dira mintzagai.

Horrez gain, Josu Martinezek Baigorrin grabatutako hiru film laburrak ere izanen dira programaren parte. 

Laguntzaileak

Jaialdiaren izpirituari jarraiki antolaketa guztia laguntzaileen eskutik heldu da. Urtean zehar komisio ezberdinetan lanean aritzen diren hamarnaka pertsonez gain, jaialdiaren egunetan behar izaten den pertsona horien parte-hartzea nabarmendu zuten aurkezpenean: «Pandemia betean, ezinezkoa iduri bazuen ere, traba guziak gainditu genituen, festibalaren eraikitzeko esku kolpe bat eman zuten ehunka laguntzaileei esker», adierazi zuten.

Egitaraua, ordutegiak zehaztuta, webgunean kontsulta daiteke.

Hiru eguneko sarrerak 45 euroko prezioan webgunean eskura daitezke. Irisarrin bertan 55 euro balioko dute. Egunez eguneko txartelak ere salgai daude.

 

 

Kokapena

Irisarri
Herriko plaza
Irisarri. Lapurdi