‘Elikadura burujabetza: zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik?’
2018/11/06 - 2018/11/08

19:00.

Bilbo
Bizkaia
Labore
AIPAMENAK

‘Elikadura burujabetza: zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik?’ izeneko jardunaldiak egingo dira Bilbon azaroaren 6, 7 eta 8an, IPES eta Labore elkarteek antolatuta.

Jardunaldiak elikaduraren bidez eredu alternatibo baten eraikuntzan murgildu nahi duen eragile, herri sektore eta norbanako guztientzat zuzenduta daude, elikadura burujabetzaren kontzientziazioa areagotzea eta sakontzearen helburuarekin.

Abando, Indautxu eta Santutxun egingo dira jardunaldiaren saioak, arratsaldeko 19:00etan hasita. Horrela, azaroaren 6an, nekazarien eta kontsumitzaileen arteko aliantzak nola bultzatu aztertutako da. 7an, Indautxuko Elcano kaleko udal aretoan, gazteen eta emakumeen nekazaritzaren etorkizunari buruz hitz egingo da eta bukatzeko, 8an, Santutxuko Labore dendan, Ipar EHko aire freskoak ezagutzeko aukera izango da.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Done Bikendi / San Vicente 2, 48001
Kafe Antzokia + Elcano kaleko udal aretoa + Labore denda
Bilbo
Bizkaia
OSAGARRIAK