Elkano Browning Cream Euskal Herrian da berriz

Data

21.11.28 - 21.11.28

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Elkano

Batean eta bestean jotzen duen talde bidaiaria da EBC. Baina Elkano itzuli da bere sorterrira, eta Euskal Herrian arituko da asteburu honetan. Bilbon kontzertua eskainiko du ostiralean, eta igandean Donostiako Victoria Eugenian arituko dira –bezperan Madrilen jo ostean– eta hurrengo asteartean Eibarren arituko da Mikel Azpirozek sortutako Elkano Browning Cream hirukotea.

Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak koordinatuta, taldea osatzen dute Franck Mantegari bateriajotzaile paristarrak eta Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarrista britaniarrak. Nazioarteko konboa da EBC, baina kantak gure gureak dira maiz, hemengo doinu, erritmo eta sustraiak dituztelako sarritan. Erritmo biziak, hammond teklatu eta bateria erritmo markatuekin. Gitarrak ere bere ekarpena egiten du hirukote berezi honetan. Berriki ‘Eup!’ lana plazaratu du nazioartean bezala gurean ere sarri aritzen den taldeak, eta disko berria aurkeztea da asteburu honetako zio nagusia. Eta jotzea. Eta entzuleei une atseginak eskaintzea.

2007an kaleratu zuten beraien lehen lana, eta orduan eman zuten ezagutzera bere burua. Taldea osatu, Ameriketako Estatu Batuetan osatu zen, eta geroztik mundu osoko jaialdi eta aretoetan aritzeko beta izan dute. Elkano Browning Cream taldeak Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniako hainbat jaialdi eta tokitan jo du: Donostiako Jazzaldian, Woodford Folk Festival-en (Australia), Shangaiko Cotton Club-en (Txina), Quitoko Jazz Festibalean (Ecuador), Delhiko Jazz Festibalean (India), Madrilgo Los Veranos de la Villa emanaldietan, Getafeko Cultura Inquietan-n edota Euskal Herriko areto askotan. Asteburuan hasita, 3 kontzertu ia jarraian gure eremuan. Eta etorriko direnak.

Kokapena

Victoria Eugenia antzokia
Argentinar Errepublika, 2, 20004
Donostia. Gipuzkoa

Loturak