Elkartasuna, Altsasuko jaietan
2018/09/14
Nafarroa
Altsasu-gazte
AIPAMENAK

Irailaren 13an hasiko dira Altsasuko jaiak, eta haiekin batera elkartasun keinu ugari izanen dira herriko zazpi gazte presoen alde, haien senideei babesa erakutsi eta herria bultzatzeko. Irailaren 13an, Tximeleta taldearekin batera, ‘Aurrera Altsasu’ abestia abestuko da plazan.

Ostiralean, irailak 14, Elias Taño valentziarrak bertan ezabatu zioten murala marraztuko du Altsasun goiz guztian zehar. 13:00etan elkarretaratzea egin eta gero, Tañok murala aurkeztuko du.

Azkenik, larunbatean, hilak 15, Kantuz Kantu Altsasukoak Aske herri ekimena abiatuko da 12:00etan Zumalakarregi plazatik eta 13:30ean amaituko da Foruen plazan ekitaldi batekin.

KOKAPENA
Altsasu
Nafarroa