Emakume eta Neska Zientzialarien Egunaren harira
2020/02/10 - 2020/02/22
Donostia eta beteak
Gipuzkoa
Elhuyar
AIPAMENAK

Elhuyarrek hainbat ekitaldi antolatu ditu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, otsailaren 22ra bitartean luzatuko direnak. Ekimenak zenbait herritan egingo dira: Donostia, Bilbo, Ermua, Soraluze, Basauri...

Donostiako egitaraua hilaren 14ra bitartean izango da, ‘Emakumeak Zientzian 2020’ titulupean. Tailerrak, hitzaldi publikoak, ginkana eta bisita gidatuak egingo dira, zientian diharduten emakumeen lana ikusarazteko.

Otsailaren 7tik 21era ‘#ErakusleihoakO11’ ekimena egingo da Bilboko, Ermuako eta Soraluzeko hainbat dendatan. Erakusleihoetan emakume zientzialarien bizitza eta lanak erakutsiko dira.

Hilaren 11n, Ermuako merkatu plazan, zenbait energia-esperimentutan parte hartzeko aukera izango da. 6-12 urteko neska-mutilentzat zuzendua dago eta propietate termodinamikoak, suzirien magia, dentsitatearen misterioa, etxea garbitzeko mikrorobotak edota alarma isil eta zaratatsuak bezalako gaiak landuko dira, ikertzaile profesionalen laguntzaz.

Otsailaren 15ean Bizilabe Steam festibala ospatuko da Basaurin. Nerbioi-Ibaizabaleko gazteek, hainbat ikertzaileekin batera, Bizilabe tailerretan ikasitakoa erakutsiko du jaildiak.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Donostia eta beteak
Gipuzkoa
LOTURAK