Mundu mailan nanozientzian diharduten emakumeak, gogoan
2018/02/08 - 2018/02/09
Donostia
Gipuzkoa
Zientzia
AIPAMENAK

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak. Horren harira, CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroak, CIC biomaGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC)-ak hainbat jarduera egingo dituzte otsailaren 8an eta 9an, mundu mailan nanozientzian diharduten emakumeen lana ikusarazteko helburuarekin, eta jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzeko eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzatela sustatzeko.

Otsailaren 8an, Koldo Mitxelenean, dibulgazio hitzaldi motzen saioa ospatuko da arratsaldeko 19:00etan hasita. Eta otsailaren 9an, Materialen Fisita Zentroan, 55 urtetik gorako emakumeei zuzendutako bisita eta tailerra izango da. CFM-ko emakume ikerlariak lagunduta, ikerketa munduaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek.

KOKAPENA
Urdaneta Kalea, 9
Koldo Mitxelena + Materialen Fisita Zentroa
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK