‘Emakumea eta Gerra Zibila’
2018/10/05 - 2018/10/30
Bilbo
Bizkaia
Emakume
AIPAMENAK

Urrian zehar, ‘Emakumea eta Gerra Zibila’ jardunaldiak ospatuko dira Bilbon. Gogorak Euskadiko Artxibo Historikoarekin batera antolatu du hitzordua, Gerra Zibilean emakumeek izan duten paper aktiboa jendarteratzeko beharrak eraginda.

Guztira, hiru hitzordu izango dira: irekiera ekitaldia, urriaren 4an; urriaren 18ko mahai-ingurua eta urriaren 25ean ospatuko den Susana Koska zuzendariaren ‘Mujeres en pie de guerra’ dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua. Irekiera hitzaldia Mary Nash-ek eskainiko du, Historia Garaikideko Katedradun Emeritua Bartzelonako Unibertsitatean, eta historia ikerketan genero ikuspegia aplikatzen aintzindaria.

Izan ere, sarri askotan, ezagutzera ematen den emakumearen rol-a oso murriztua aurkezten da; gerraren biktima den poblazio zibil huts bezala, bere zeregin sozial eta politikoa alde batera utzita. Finean, helburua, Memoria Historikoaren gaia jorratzerakoan nagusitu ohi den ikuspegi androzentrikoa indargabetzea da.

‘Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza’ erakusketak osatzen du jardunaldien egitaraua. Josu Chueca EHUko Historia Garaikideko irakaslea da erakusketaren komisarioa eta urriaren 5etik 30era zabalik egongo da.

Bere ikerketa, frankismoa indarrean zelarik, Gerra Zibilaren garaiko emakume errepublikar eta erresistentzia antifrankistari buruzkoa izan zen. Bere lehen liburuak duela 40 urte argitaratu ziren eta emakume errepublikarrek Gerra Zibilean izan zuten protagonismoa ezagutzera eman zuten.

 Egitaraua:
Urriaren 4an, 18:30ean. Irekiera ekitaldia eta hitzaldia ‘Gerra Zibila genero ikuspegitik’, Mary Nash.

Urriaren 18an, 18:30ean. Mahai-ingurua ‘Euskal emakumeen aktibismo sozial eta politikoa Gerra Zibilean’, Gurutze Ezkurdia, Ascensión Badiola eta Eztizen Mirandaren parte-hartzearekin.

Urriaren 25ean, 18:30ean. Susana Koska zuzendariaren ‘Mujeres en pie de guerra’ dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua María González Gorosarri eta Amagoia Gurrutxaga Urangarekin.

Urriaren 5etik 30era zabalik egongo da ‘Alava Sarea 1936-1947. Emakume ikusezinak. Elkartasuna eta espioitza’.

Ekimena hainbat erakunde publiko eta elkarteren elkarlanari esker egin da: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gogora, Emakunde eta Gasteizko eta Donostiako udalak, Iruñea, Baztan, Baleuko, Vital Fundazioa eta Sabino Arana Fundazioa.

KOKAPENA
María Díaz de Haro, 3
Gogora egoitza
Bilbo
Bizkaia
OSAGARRIAK