Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketa
2018/01/02 - 2018/01/22
Zarautz
Gipuzkoa
Martxoak8
AIPAMENAK

Zarauzko Emakumeen Nazioarteko Eguna iragartzeko kartel lehiaketa abian da. Ikuspegia edozein izanda ere, kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, eta ezinbestean ondorengo testua eraman beharko du: ‘2018ko martxoaren 8a–Emakumeen Nazioarteko Eguna’.

Lehiaketan parte hartu ahal izango du 16 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik.

KOKAPENA
Zarautz
Gipuzkoa
OSAGARRIAK