Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketa
2019/01/07 - 2019/01/18
Zarautz
Gipuzkoa
Emakume
AIPAMENAK

Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketa antolatu du Zarauzko Udalak. Ikuspegia edozein izanda ere, kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin.

Lehiaketan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da. Lanak urtarrilaren 18ra arte aurkez daitezke.

KOKAPENA
Zarautz
Gipuzkoa
OSAGARRIAK