Emakumeen Nazioarteko Eguneko XII. Kartel Lehiaketa
2020/01/10 - 2020/01/24
Zarautz
Gipuzkoa
8_marzo
AIPAMENAK

Emakumeen Nazioarteko Eguneko XII. Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 24ra arte  luzatuko da, Zarauzko Udaleko parekidetasun departamentuak antolatuta.

18 urtetik gorako edonork har dezake parte, banaka edo taldeka, epaimahaiko eta Zarauzko Udaleko kideek izan ezik.

Parte hartzaileek gehienez lan bakarra aurkeztu ahalko dute eta originala eta lehendik argitaratu gabea izan beharko du.

Gaiak martxoaren 8arekin zer ikusia izan beharko du, edozein dela ikuspuntua, eta honako testu hau izan beharko du derrigorrez: 2020ko martxoaren 8a - Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Bi sari irabazteko aukera dago lehiaketan: epaimahaiaren saria (400 euro) eta herritarren saria (200 euro).

KOKAPENA
Zarautz
Gipuzkoa