‘Emakumeenganako indarkeriak komikietan’

Data

15.11.23 - 15.11.27

Lekua

Bizkaia - Iurreta

emak_komikia.jpg

Azaroaren 23tik 27ra bitartean, ikusgai izango da Iurretako Ibarretxe kultur etxeko areto nagusian ‘Emakumeenganako indarkeriak komikietan’ izeneko erakusketa. Azaroak 25ean ospatzen den Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira antolatuta da erakusketa.

Bertan, komikien irudietan agertzen diren emakumeenganako indarkeria motak ikusi ahal izango dira, eta indarkeria hori hobe ulertu ahal izateko, gazte zein helduentzako bisita gidatuak ere eskainiko dira.

Kokapena

Ibarretxe kultur etxea
Bidebarrieta, 4
Iurreta. Bizkaia