Eñaut Elorrieta + Kaabestri String Ensemble: ‘Harian’
2018/10/28

19:00.

Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Arriaga
Harian
AIPAMENAK

Eñaut Elorrietak, beti geldiezin eta musika-abenturei ekiteko gogoarekin, zuzenean interpretatzeko eta gozatzeko asmoarekin sortutako proposamen berria eskaintzen digu. Harian izenburupean, Elorrieta agertokira igoko da hari-boskoteak lagunduta, Kaabestri String Ensemble, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatua.

Kontzertu honek aukera bakarra eskaintzen du Ken Zazpiko abeslariaz gozatzeko beste musika-tesitura batean; horrela, haren ahotsa entzungo dugu bi biolinek, biolak, zelloak eta kontrabaxuak lagunduta eta emanaldi honetarako egindako musika-moldaketekin.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Arriaga plaza
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK