Erlezain Eguna
2019/03/17
Zegama
Gipuzkoa
Miel2
AIPAMENAK

Zegamako Erlezain Eguna martxoaren 17an ospatuko da, herriko Udalak antolatuta eta Gipuzkoako Erlezain Elkarteak babestuta. Gipuzkoako XXI. ezti lehiaketa ospatuko da: beraz, herrialdeko eztigilerik onenak bilduko dira azokan.

Urtero bezala, erlezaintza eta gozogintza protagonista dituen azokak askotariko produktuak eskainiko ditu: xaboiak, argizari-kandelak, ukenduak... Horretaz gain, eztiz eginiko postre lehiaketa ere egingo da eta zenbait erlezaini eskainitako omenaldia ez da faltako.

KOKAPENA
Zegama
Gipuzkoa