Ernioko Gurutze-Bidea
2019/04/19
Errezil
Gipuzkoa
Ernio_naiz
AIPAMENAK

Ostiral Santuan asko dira Euskal Herrian ospatzen diren Gurutze-Bideak, baina gutxi Erniokoa bezain bitxia.

Goiz-goizean hasten da, 07:30ak aldera, Zelatungo lepotik eta mendi tontorrean amaituko da bidetik zenbait otoitz egin eta gero. Zelatunen dauden txaboletan salda beroa hartuaz bukatuko da goiza.

Tradizioak dioen moduan, gorputza hiru bidez pasa beharko da gurutze txikiaren burdinezko eraztunen artean, gaixotasun kardiobaskular eta izpiritualetatik babesteko.

KOKAPENA
Ernio
Errezil
Gipuzkoa