Eromeria Larrean Duplarekin

Data

21.10.16 - 21.10.16

Lekua

Araba - Barrundia

Dupla

Arabako erromeria baten ikusteko aukera hau bakarra izan daiteke. Arabako lautadan dago Larrea, Barrundian eta bertan ‘Eromeria’ antolatu dute, eta eguerdi ostean, behin bazkalduta, kafea eta koparen orduan arituko dira Dupla bikotea eta beraien lagunak. Egun argitan, kalean eta erromeria giroan, XXI. mendeko erromeria bat, landa eremuan, non hobeto. Arratsaldean zehar luzatuko da Eromeria, eta gaueko 21:30ean Barredora pasako dela iragarri dute, ordurarte gozatzeko tartea.

Dupla Agurainen sortutako bi lagunek osatzen dute. Bi musikari. Bi probokatzaile. Bi sortzaile. Doinu eta joera berriak lantzen dituzte, oso modu zuzenean. Bateria eta baxua, bateria eta gitarra. Doinu elektronikoak eta hitz zuzen zuzenak. Dantzarako proposamena da Dupla. Parrandarako musika dantzagarria. Trap edo drum&bass. Punk herri batetik, trap gau bat. Eta beraiek horrenbeste aldarrikatzen duten 'perreoa'.

Beñat Oribe eta Gari Uriarte dira Dupla. Aguraindarrek 'Ruralkids' moda sortu dute eta musikalki doinu urbanoen orbitan kokatzen dute bere burua: 'Dupla nekazal ingurune batean musika urbanoa egiten duen taldea da'. Musika elektronikoa eta erritmo beroagoak uztartzen dituzte, tartean hip hopa, popa edota reggetoia.

Eta Larreako eromeria horretarako aukera izango da. Nekazal ingurune batetako ohiko erromeria bat, gaur egungo gazteek kudeatua. Herrietatik joan, elkartu, bazkaldu, ondo pasatu, kantatu, dantza egin eta berriro ere nor bere etxera joateko eguna. XXI. mendeko folklorea. Hori baino ez, eta hori guztia.

Kokapena

Larrea

Barrundia . Araba

Loturak