Errekan Gora jaialdiak musikaz beteko du Eskoriatza

Data

21.09.17 - 21.09.17

Lekua

Gipuzkoa - Eskoriatza

Swingtronics

Atxorrotx kultur elkarteak urtero antolatzen du Errekan Gora jaialdia, eta aurtengoan ere, bereziki zaindua da egitaraua, eta herri osoa dantzan jartzeko musika proposamena ezberdinak izango dira irailaren 17, 18 eta 19an Eskoriatzan. Ostiral arratsaldetik igandera Swingtronics, Broken Brothers Brass Band, The Allnighters, Wood Strings, Idoia edota Monshine Wagon entzuteko aukera.

Swingtronics

Eider Saratsaga frontwomanak gidatuta, hainbat proiektu musikaletan lan egin duten musikariek osatzen ute Bilbotik datorren banda hau. Swing klasikoari oinarri elektronikoak eransten dizkiote ezagunak diren abestiak errebisatzeko asmoz, jazz estandarrak barne, aire moderno, erritmiko, dantzagarri eta dibertigarria emateko helburuarekin.

The Allnighters

1988an Gasteizen sortua, Rhythm&Blues eta musika beltzari bizitza erdi eskaini diote banda hau osatzen duten aspaldiko lagunek, taldea Euskal Herriko musika panoraman mito bizia bilakatu arte. Eskoriatzara diskografiaren errepasoa egitera doaz, influentzia guztiak agerian utziz: 50. hamarkadako boogie-tik 70eko pub-rockera, 60ko soul eta blues cool-enetik pasatuz, zuzeneko ikusgarria eskainiz.

Monshine Wagon

2013an Gasteizeko kaleetan dibertimenduz jotzen hasi ziren arren, dagoeneko 1.000 kontzertutik gora eskaini dituzte Europa eta Amerika osoan. Heavy-bluegrass banda honen ezaugarriak agertikoak dira: amaigabeko energia kutsakorra eta umorez beteriko zuzenekoak. Mandolina, bibolina, gitarra, banjoa, bouzoukia eta kontrabaxua astintzen orain arte kaleratutako hiru diskoen abestiak aurkeztuko dizkigute.

EGITARAUA

IRAILAK 17 OSTIRALA
19:30 Swingtronics – Herriko Plazan

IRAILAK 18 LARUNBATA
13:00 The Allnighters – Herriko Plazan
19.00 Broken Brothers Brass Band – Kalean Zehar
22:30 Wood Strings – Gernika Plaza

IRAILAK 19 IGANDEA
13:00 Idoia Asurmendi – Lete – Santa Lutzia
19:30 Moonshine Wagon – Gernika Plaza

Kokapena

Herriko Plazan
Herriko Plazan
Eskoriatza. Gipuzkoa

Loturak