Errockmeria Ernio mendiaren magalean
Data
24.07.14 - 24.07.14
Lekua
Gipuzkoa - Errezil

Uztailaren 14an, igandearekin, Errockmeria jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da Zelatunen, Ernio mendiaren magalean. Egun osoko musika festa izango da. Lau musika talde ariko dira zuzenean eguerdiko 12.00etatik aurrera. Ithaka, Etxekalte, Muzak, eta Kattalin eta Nenufarrak izango dira oholtzara igoko direnak, eta saio guztiak doakoak izango dira. Beertoki elkarteak antolatu du jaialdia.
Musika talde berriak ezagutzeko aukera ederra eskaintzen du Errockmeria jaialdiak. Ohikoak kartel handietan agertzen ez diren taldeak dira, baino gure herriko gaztetxe, taberna eta txosnaguneetan astebururo aritzen diren bandak dira denak. Igande baterako musika menu ezin hobea, paraje ederrean.
Ithaka
Zarautz eta Oriotik datoz Ithaka taldeko lau kideak; 2021 urtean eman zituzten lehen pausoak musika munduan. 90.eko hamarkadako rock alternatiboan sakontzen dute, gitarra distortsio eta base erritmiko iluneko kantuetan. Disko bakarra argitaratu dute, 2023 urtean argia ikusi zuen ‘Biluzten’ lana.
Muzak
Pandemiaren hasieran sortu zen Muzak taldea, eta bitxikeria bezala, taldekide bakoitza herri ezberdin batean bizi da, Elgoibar, Soraluze eta Mutriku. Rock giroak lantzen ditu bandak, baino badira popera zein metalera gerturatzen diren pasarteak.
Kattalin eta Nenufarrak
Izen bitxi honen azpian Jon Sagarna, Iñaki Rezusta eta Sara Iriarte musikariak ezkutatzen dira; Gipuzkoako Goierri bailaratik datoz. Musikalki soul giroak jorratzen dituzte, euskaraz egindako abestietan.
Etxekalte
Gazteak izan arren, musika ibilbide oparoa batu du Etxekalte taldeak 2015 urtean sortu zenetik. Maketa bat eta iraupen luzeko disko bat kaleratu dituzte, eta bidean zenbait kantu zintzilikatu sarean. Bermeoko bandak rockean sakontzen du ere, kantu emozional eta melodikoak landuz.
Kokapena
Zelatun, Ernio mendiaren magalean.
Zelatun
Errezil. Gipuzkoa