Erromeria Eguna
2019/07/13

Egunean zehar.

Errenteria
Gipuzkoa
Erromeria2
AIPAMENAK

Errenteriako Ereintza dantza taldeak urtero antolatzen duen Erromeria Eguna uztailaren 13an ospatuko dute. Aurtengoa XXI. edizioa izango da.

Aurtengo festa 10.45etan hasiko da dianarekin. Bertan parte hartuko dute Txorimaloak taldeko eta Errenteria Musikaleko trikitilariek, Errenteriako Gaiteroek eta Escola de Gaitas Triskele galiziarrek, Oarsoaldeako txistulariek, Zubietako joaldunek eta Hendaiako Mutxiko elkarteak. 

Ordu berean jokatuko da VIII. Errenteriako bola joko sari handia, Niessen elkarteak antolatuta, Foru Plazan.

Ondoren, 11.30etan, hamaiketakoa egingo dute Koldo Mitxelena Plazan, berriro kalera dantzara ateratzeko, kalejiran. 

13.00etan Aiko taldeak dantzaldi gidatua eskainiko du Zumardian, ordu eta erdiko emanaldian, eta ondoren, 14.30etan, herri bazkaria izango da Merkatuzarren (lehen aldiz leku honetan).

18.00etan hasiko da erromeria eta herriko zein inguruko herrietako bizilagunak bertaratzera animatzen dituzte. Patxi eta Konpainia taldeak dantzaldi gidatua egingo du Zumardian.

ORDUA

Egunean zehar.

KOKAPENA
Koldo Mitxelena Plaza
Koldo Mitxelena Plaza eta besteak
Errenteria
Gipuzkoa