Ertzetako musika Psilocybenean

Data

22.01.14 - 22.01.14

Lekua

Gipuzkoa - Hondarribia

inoren ero ni
inoren ero ni (Ariane Campo | Ariane Campo)

Urtarrilaren 14 gauean ospatuko da lehen emanaldia Hondarribiko Psilocybenea aretoan, eta agertoki gainean Inoren Ero Ni (argazkian) eta Braulio taldeak ariko dira zuzenean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Psilocybe elkartearen atari digitalean. Aurrez eskuratuz gero 10 euroko balio izango dute. Egun berean eroriz gero 12 euro ordaindu beharko dira. 21.00etan zabalduko dira atean, eta 22.00etan igoko da lehen taldea agertokira.

Braulio

Norman taldearen errautsetatik sortzen da Braulio taldea 2019. urtean. Kepa Arakistain (gitarra eta ahotsa), Alex Ariznabarreta (baxua eta koroak) eta Ruben Bernedo (bateria eta koroak) musikariek osatzen dute banda, eta Ondarroa eta Eibar artean kokatzen da hirukoa. Taldea sortu eta gutxira lau kantuz osaturiko disko txikia kaleratu zuen taldeak, eta lan horri esker zuzeneko emanaldiak eskaintzen aritu dira Euskal Herrian zehar. Musikalki rock alternatiboan sakontzen du taldeak, non base erritmiko zorrotzak, gitarra riff beroak eta ahots-oihu eroek identitatea ematen diote Braulio bandari.

Inoren Ero Ni

Euskal musika eszenako talde beteranoa da Inoren Ero Ni. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariek osatu zuten banda 2002 urtean, eta geroztik etengabe aritu dira diskoak eta zuzenekoak tartekatzen. Okene (ahotsa), Borja (gitarra), Mikel (bateria) eta Drake (baxua) musikariek osatu zuten taldearen lehen formazioa, eta taldean aldaketak izan eta gero, Guantxe (bateria) eta Mariano (baxua) ordezkatu dituzte azken biak. Taldearen estudioko azken emaitza 2019 urteko abenduan ikusi zuen argia, eta ‘Il cercatore di perle’ (BideHuts) izena eraman zuen lanak. Andoaingo Garate estudioetan grabatu zen lana Martxel Arkarazo soinu teknikariaren gidaritzapean. Post Hardcoretik Free Jazz musikara, sailkatu ezineko doinuak dira laukotearenak. Otsoentzako musika.

Kokapena

Psilocybenea aretoa
Psilocybenea aretoa
Hondarribia. Gipuzkoa

Loturak