Eskolarteko bat-bateko bertso txapelketa
2018/02/16 - 2018/06/09
Zenbait herrialde
Oinak
AIPAMENAK

Eskolarteko bat-bateko bertso txapelketa otsailaren 16an abiatuko da. 15 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute helburu argi batekin: Sarako ekainaren 9ko Euskal Herriko finalean egotea.

Aurretik bide luzea izango dute. Eta lurralde bakoitzak bere txapelketa izango du. Bat-batekoari dagokionez, zenbait herrialdek kanporaketak egingo dituzte eta finala, kasu batzuetan, Bertso Eskolen Egunarekin batera gauzatuko da.

Horrela, Gipuzkoan otsailaren 16an hasiko dute egitasmoa Zestoan, eta ostiralero egingo dira kanporaketa saioak martxoaren 16ra arte. Finala apirilaren 20an burutuko da Lasturren. Bizkaian apirilaren 19an hasi eta maiatzaren 6an izango da finala Balmasedan. Araban, Nafarroan, Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoan saio bana egingo dira bat-batekoari dagokionez: apirilaren 20an egingo dute nafarrek Iruñean; maiatzaren 12an egingo da Arabakoa Legution; eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari dagokionez, maiatzaren 19an izango da saioa Hazparnen.

KOKAPENA
Zenbait herrialde