Esnal, Haranburu eta Parot anaien askatasunaren alde
2018/06/16
Baiona, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizune
Lapurdi
Mani
AIPAMENAK

Espetxeratu zituztenetik 29 urte betetzen direnean, Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot euskal presoek bizi duten egoera salatu eta aldatzeko asmoz zenbait ekintza egingo dira, Bagoaz kolektiboak antolatuta.

Bi hitzordu jarri zituzten mahai gainean: apirilaren 14an eta ekainaren 16an. Lehenengo dataren kasuan, hamar elkarretaratze egin ziren Baiona, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizuneko puntu desberdinetan.

Ekainaren 16an, berriz, Haranburu, Esnal eta Parot anaien zein «libre egoiten ahal diren guzien» askatasuna aldarrikatzeko manifestazio handia egin asmo dutela jakinarazi dute.

KOKAPENA
Zenbait lekutan
Baiona, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizune
Lapurdi