Esne Beltza eta Amak elkarrekin dantzan Ereñozun

Data

21.07.23 - 21.07.23

Lekua

Gipuzkoa - Ereñozu

amak

Dantzarako giroa izango da nagusi ostiralean Ereñozuko frontoian. Solanotarrek osatutako bi talde eskenatoki gainean. Esne Beltza batetik eta Amak taldea bestetik. Zein baino zein. Eta ikusleak dantzarako gogoz, ziurrenik. Bi taldeak elkarrekin hainbat kontzertu emateko aukera ikusi dute uda honetan, eta Ereñozukoak berezia izateko aukera asko ditu, dudarik gabe.

Aurkezpen beharrik ez duen taldea da Esne Beltza. Fermin Muguruzarekin egindako bira baten ostean, zenbait partaidek sortutako taldea da. Xabier Solano trikitilari eta abeslari buru duela, martxa giroan sartzeko kantak sortu dituzte urte hauetan guztietan. Gazteen artean arrakasta itzela bildu eta urteotan hainbat lan plazaratu dituzte. Euskal Herria bere zabalean zeharkatu duen taldea da Esne Beltza, eta Solanok berak, beste bakarkako hainbat proiektu gauzatzeko tarteak hartu ditu noiz behinka.

Ekoizle lanetan ere hasia da trikitilaria, eta Amak taldearen aurkezpen lanean ere burubelarri aritu da bere estudioan. Hortik, hurbiltasuna eta kidetasunak bultzatuta, elkarrekin bira bat egiteko aukera ere. Amak, lau amek osatutako taldea da da. Amaia Orexa, Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea eta Kristina Solano dira kideak. Emanaldi bat egiteko batu ziren, horren ostean beste saio batzuk etorri, gustura aritu eta saioak eskaintzen hasi ziren. Gerora etorri da diskoa, eta aurkezpen kontzertu mordoa. Uda honetan plazaz plaza arituko dira, eta iazko bidetik, aurten ere entzuleek jezarrita entzungo dituzte bere kanta guztiak. Beren beregi hartutako erabakia izan zen, pandemiaren aurretik hartutakoa gainera. Dantza gogoa ez da faltako hala ere.

Kokapena

Ereñozu
Frontoia
Ereñozu. Gipuzkoa

Loturak