Esther Pizarrok bere kartografia ukiezinak jarri ditu ikusgai Euskaldunan

Data

22.12.29 - 23.02.04

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Esther Pizarroren erakusketaren irudia.
Esther Pizarroren erakusketaren aurkezpenaren irudia. (EUSKALDUNA)

‘Kartografia ukiezinak’ erakusketa zabalik dauka Esther Pizarrok Euskalduna Jauregian otsailaren 4ra arte. Lurra elementu bizidun gisa ikusten erakutsi nahi du artistak.

Erakusketak gure planetaren ingurumenaren larrialdiaren mapak lantzen ditu: kutsadura espaziala, baso-suteak eta pertsonen begiradarako ikusezina den planeta-konektibitatea.

2010ean Shangaiko Erakusketa Unibertsalean Bilbo ordezkatu zuen argi-instalazioaren sortzailea izan zen Pizarro. Bizkaiko hiriburuak, Shangai 2020ren Hiri Praktika Onenen arloan parte hartu zuen ‘Bilbao Guggenheim ++' erakusketarekin, 1.250.000 pertsona baino gehiagok ikusi izan zuten. Instalazio iraunkorra Bilboko Itsasmuseum-en bisita daiteke.

Pizarrok lanean aritu den azken ikerketen emaitzak aurkeztuko ditu Euskaldunan, datuen bisualizazio artistikoan oinarrituta eta teknologia euskarri dituenak. Erakusketa espazio berean, hiru instalazio ezberdin egongo dira. Batetik ‘Space Debrils, constelaciones de desechos’ hondakin espazialen ingurukoa; ‘Mapping Active Fire Data’, baso suteen ingurukoa eta azken 10 urteetan suntsitutako lurrazal zatiaren erakusketa kartografiko eta interaktiboa; eta ‘Liquid mapping connected to…’ itsaspeko mapa, ikusezina dena, kable-sarearena, mundu osoko datu-trafikoa ahalbidetzen duena urazpiko errepide-informatiboa.

«Erakusketa proposamenak, ingurumenaren errealitatearen azterketa kartografiko batean murgiltzen du bisitaria, gizakiaren ikuspegitik ukiezina eta ikusezina, baina erreala eta mehatxagarria dena. Artea erraminta gisa; ezagutzaren funtzio sozialean eta pedagogian oinarritutako artea; gizarte kontziente eta informatua eraikitzen duen artea, bere errealitatearekiko garaikidea dena –adierazi dute antolatzaileek–. Erakusketa instalazio sentsoriala da, teknologia esperientzia inguratzailea, hezitzailea, pertzepzioa aktibatzen duena eta bisitaria inguratzen duena».

11.00etatik 15.00etara eta 17.00etatik 21.00etara ikus daiteke erakusketa. Itxita egongo da  urtarrilaren 16an, 23an eta 30ean. Arratsaldeko ordutegia soilik urtarrilaren 10, 11, 12, 13,17, 18, 19, 20, 24, 25, 26, 27, 31n eta otsailaren 1, 2, 3an.

Sarrera doan da.

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra, 4
Bilbo. Bizkaia