Etxarri Aranazko feriak
2018/10/06 - 2018/10/07
Etxarri Aranatz
Nafarroa
Etxarri
AIPAMENAK

Urriaren 6 eta 7an, Etxarri Aranazko feriak ospatuko dira. Egitaraua zabala izango da, eta ekintza nagusiak urriaren 7an, igandez, ospatuko dira.

Urriaren 6an, lurralde ezberdinetako janarien dastaketa izango da eguerdiko 12:00etan. Arratsaldez, zirkoa, talo tailerra eta dantzaldia aurkituko dituzte bertara gerturatzen direnek.

Bestetik, Etxarriko animalien erakusketa eta ekoizle eta artisauen azoka 10:00etatik 14:00etara izango da ikusgai urriaren 7an. Gainera, 11:30ean, Euskal Herria kantuz saioa ospatuko da, baita Sakanako artzaien gazta txapelketa ere. Pilota partiduak ez dira faltako jaian.

KOKAPENA
Etxarri Aranatz
Nafarroa